Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko aza. 8a, 11:00

Bihartik larunbatera bitartean jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako eta errendimenduko partidak. Herriko frontoian zortzi pilota partida jokatuko dituzte.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako partidak jokatuko dituzte bihartik larunbatera bitartean. Zortzi pilota partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan, tartean, nagusien bigarren mailako binakako esku pilota finala. Oteiza elkarteko Jon Oteizak eta Alex Juaristik jokatuko dute finala, hain zuzen.

Joan den asteburuan irabazita sailkatu zen bikotea finalera, eta nagusien lehen mailan aritzeko txartela lortu dute bi lagunek. Etxekoak tartean izango diren final horren aurretik, ordea, kadeteen lehen mailako finala jokatuko dute Lapke eta Ataun pilota elkarteek; eskuz binakako finala jokatuko dute bi elkarteetako bikoteek.

Hona hemen Gurean jokatuko diren partidak:

Osteguna
  • 18:30ean, alebinen bigarren mailako banakako esku pilota partida:
    • E. San Sebastian - Aretxabaleta-Urzelai
  • 18:30ean, alebinen lehen mailako banakako esku pilota partida:
    • A. Orozko - Aretxabaleta-Elkorobarrutia
  • 18:30ean, alebinen lehen mailako banakako esku pilota partida:
    • D. Santos - Aretxabaleta-Jauregi
  • 18:30ean, alebinen lehen mailako banakako esku pilota partida:
    • J. Azpiazu - Aretxabaleta-Urkia
Ostirala
  • 19:00etan, alebinen bigarren mailako banakako esku pilota partida:
    • J. Iraeta - Segura-Ojanguren
  • 19:00etan, alebinen lehen mailako banakako esku pilota partida:
    • X. Arana - Ilunpe-Egiguren
  • 21:00etan, nagusien hirugarren mailako binakako gomazko binakako pilota partida:
    • A. Juaristi, O. Epelde - Zumaia
Larunbata
  • 16:30ean, kadeteen lehen mailako binakako finalak:
    • Lapke - Ataun
  • 16:30ean, nagusien bigarren mailako binakako finala:
    • J. Oteiza eta A. Juaristi - Lapke 3

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide