Oteiza elkarteko lau pilotarik nagusien lehen mailan jokatuko dute datorren urtean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko aza. 7a, 10:32
Alex Juaristi eta Jon Oteiza pilotariak. (Oteiza pilota elkartea)

Jon Oteiza-Alex Juaristi eta Iñaki Azkoitia-Jon Juaristi bikoteek lortu dute nagusien lehen mailan jokatzeko txartela, Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako bigarren mailako finalerdietako partidak jokatuta. Oteiza-Juaristi bikoteak finala jokatuko du asteburu honetan Azkoitian, eta Azkoitia-Juaristi bikoteak hirugarren postua eskuratu du. 

Oteiza pilota elkarteko nagusien mailako Jon Oteiza-Alex Juaristi eta Iñaki Azkoitia-Jon Juaristi bikoteek Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako bigarren mailako finalerdietako partidak jokatu zituzten igande arratsaldean Gurea pilotalekuan. Elkarren aurkako norgehiagokan, Oteiza-Juaristi bikotea 22-20 nagusitu zen. Hala ere, bi bikoteek lortu dute hurrengo urtean nagusien lehen mailan jokatzeko txartela, batzuk finalerako sailkatu izanagatik, eta besteek hirugarren postua lortzeagatik. Oteizak eta Juaristik asteburu honetan jokatuko dute txapelketako finala Azkoitian.

Bestalde, Aitor Oteiza, Gorka Zenekorta, Mikel Aranbarri eta Aitor Azkoitia pilotariek osatutako taldeak bigarren mailan jokatzen jarraitzeko txartela lortu zuen asteburuan. Jaitsiera partida 22-21 irabaztea lortu zuen Aranbarri-Azkoitia bikoteak Tolosaren aurka, eta modu horretan lortu zuten bigarren mailari eustea.

Hona hemen joan den asteburuko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide