Aste honetako pilota partiden ordutegiak

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek aste honetan berrekingo diete txapelketei. Gaur, osteguna, jokatuko dituzte etxeko pilota partida guztiak herriko pilotariek.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek ostegunean, ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte aste honetako pilota partidak. Azkoitian, Gurea pilotalekuan, ostegunean jokatuko dituzte pilota partidak, 18:15ean hasita; izan ere, ostiraletik asteartera arte idi dema saria jokatuko da Gurean. Hona hemen herrian jokatuko dituzten partiden zerrenda:

Osteguna
  • 18:15ean, kadeteen 1. mailako lau eta erdiko pilota partida: I. Egaña - Goñi (Mundarro)
  • 18:15ean, jubenilen 1. mailako lau eta erdiko pilota partida: J. Etxaniz - Manterola (Hernani)
  • 18:15ean, nagusien 1. mailako lau eta erdiko pilota partida: M. Aranbarri - Zugasti (Aretxabaleta)
  • 18:15ean, nagusien 1. mailako lau eta erdiko pilota partida: J. Juaristi - Garmendia (LAPKE)

Etxetik kanpo ere jokatuko dituzte partidak pilotari azkoitiarrek. Ondorengo irudian ikus daitezke pilota partida guztien ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide