Udaberri Idi Dema Saria jokatuko dute datozen egunetan Gurean

Maialen Etxaniz 2022ko api. 26a, 14:31

Apirilaren 29an eta 30ean eta maiatzaren 2an eta 3an jokatu dituzte probak Gurea probalekuan, Azkoitiko Probazale Elkarteak antolatuta. Proba guztiak 22:00etan hasiko dira, eta saio bakoitzean hiru partaide lehiatuko dira. Guztira, hamabi parte-hartzaile arituko dira nor baino nor. 

Beste urte batez, kintopeko Udaberri Idi Dema Saria antolatu du Azkoitiko Probazale Elkarteak. Ostiralean hasiko da, eta lau egun iraungo ditu. Hain zuzen, apirilaren 29an zein 30ean eta maiatzaren 2an nahiz 3an jokatu dituzte probak Gurea probalekuan, egun guztietan 22:00etan hasita.

Guztira, hamabi parte hartzaile arituko dira nor baino nor idi deman. Apirilaren 29an Etxabe, I. Lopetegi eta Etxetxo arituko dira. Apirilaren 30ean Igeldo, Zornotza anaiak eta Txokolate, maiatzaren 2an E. Arzadun, Belamendi eta Maia eta maiatzaren 3an Igone Pagadizabal, Oliden eta Billabaso. Pisaketak proba egunetan egingo dituzte Azkoitiko Instalaciones Lagunak enpresaren biltegian.