Kontzejupeko Pilota Txapelketaren finalerdiak jokatuko dira bihar

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2019ko aza. 19a, 08:46

Benjaminen eta kimuen finalerdietako partidako jokatuko dira bihar, asteazkena, Kontzejupean. 17:15ean hasiko dira partidak.

XLVI. Kontzejupeko Pilota Txapelketaren finala gero eta gertuago dago. Joan den urrian hasi zen txapelketa, eta ordutik hona, asteazkenero eta ostegunero hainbat partida jokatu dute hainbat pilotarik. Bihar, asteazkena, benjaminen eta kimuen finalerdietako partidak jokatuko dira, 17:15ean hasita. Haurren mailako eta nagusi nesken mailako partidak ere jokatuko dira bihar.

Hona hemen bihar, osteguna, jokatuko diren partidak:

Benjaminak (8-9 urtekoak) - Finalerdiak

  • Xabat Sudupe eta Pello Alkorta VS Araitz Arellano eta Urko San Sebastian
  • Iker Garate eta Erik Aristegi VS Joanes Juaristi eta Enaitz Bergado

Kimuak (10-11 urtekoak) - Finalerdiak

  • Eñaut Aldazabal eta Jon Arregi VS Aritz Aizpurua eta Mikel Alberdi
  • Oier Juaristi eta Urtzi Segurola VS Iker Beristain eta Julen Etxaniz

Haurren maila (12-13 urtekoak)

  • Denis Galarza VS Joritz Azkoitia

Nagusi neskak

  • Nagore Aramendi VS Eneritz Arrieta
  • Naroa Agirre VS Alaitz Badiola

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide