Martxan da Kontzejupeko XLVI. Pilota Txapelketa

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 24a, 09:20

Atzo, asteazkena, hasi zuten Oteiza Pilota Kirol Elkarteak antolatutako Kontzejupeko XLVI. Pilota Txapelketa. Sei pilota partida jokatu zituzten 17:15ean hasita, eta gaur, osteguna, ere izango dira partidak. Txapelketaren finalak San Andres egunean jokatuko dituzte. 

Kontzejupeko XLVI. Pilota Txapelketa atzo, asteazkena, jarri zuen martxan Oteiza Pilota Kirol Elkarteak. Guztira 60 lagun inguruk parte hartuko dute aurtengoan, binaka zein banaka. Atzo jokatu zituzten lehen sei partida, eta gaur, osteguna, beste hiru jokatuko dituzte 17:15etik aurrera.

Iker Beristain eta Julen Etxaniz, Eneko Merak eta Jon Illarramendik osatutako bikotearen aurka lehiatuko dira lehen neurketan. Bigarren partidan, Uritz Zabaletak eta Xanet Aranbarrik, Oier Juaristi eta Urtzi Segurola izango dituzte aurkari. Azken neurketan, berriz, Ladis Letek eta Imanol Bastidak osatutako bikoteak, Aritz Aizpuruaren eta Mikel Alberdiren aurka jokatuko du.

Partida guztiak Kontzejupen jokatuko dira, bai neskenak eta bai mutilenak; benjaminek, kimuek eta infantilek binaka jokatuko dute, eta kadeteek eta jubenilek, banaka. Antolatzaileek adierazi dutenez, parte-hartzaile guztiek galtza txuriak jantzita jokatu beharko dituzte partidak. Norgehiagokak astelehenetik ostegunera jokatuko dira, eta beharrezkoa bada, asteburuetan ere jokatuko dira. Txapelketaren antolatzaileek azaldu dutenez, partiduak ez dira atzeratuko arrazoi garrantzitsurik ez bada. Xehetasun gehiagoren berri izan nahi duenak, 667 50 39 18 telefonora deitu edo azkoitiotepilota@hotmail.com helbidera idatz dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide