Bertso saiorako sarreren zozketa, bazkideen artean

Datorren maiatzaren 17rako Maxixatzenek eta Floreaga ikastetxeak elkarlanean antolatu duten bertso saiorako 40 sarrera pare zozkatuko ditugu Maxixatzen Euskara Elkarteko bazkideen artean.

Sarituen zerrenda maiatzaren 3an argitaratuko dugu webgunean eta aste beteko epea izango dute irabazleek, sarrerak erabiliko dituzten edo ez adierazteko. Maiatzaren 10erako Maxixatzenera telefonoz deitu (943853617 edo 688846351) edo mezua bidali (maxixatzen@maxixatzen.eus), eta sarrerak leihatilan egongo dira izen-abizenekin.

Saritutako bazkideren batek deituko ez balu edo mezurik bidali ez, ez dira berriro zozkatuko. Hilaren 11tik aurrera, bazkideei emango zaizkie elkartera deitu edo idatzi ahala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide