Zozkatu ditugu "Murren bidaia" antzezlanerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko mai. 13a, 12:11

"Murren bidaia" antzezlanerako bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu Maxixatzen Euskara Elkartean. Sarreren irabazleak Leire Gil eta Maitane Alberdi izan dira.

 

Irabazle bakoitzak bina sarrera izango ditu bere izenean Matadeiko sarreran. Antzezlana igandean, maiatzak 15, arratsaldeko 18:00etan izango da Matadeixen.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleei. Gozatu antzerkiarekin!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide