"Murren bidaia" antzezlanerako sarreren zozketa

"Murren bidaia", txontxongilo ikuskizuna, aurreiritzi eta zailtasunen gainetik dagoen adiskidetasun istorio bat da.

 

Behibis teatroa taldearen txontxongilo ikuskizun hau, 7 urtetik gorakoentzat da. 

Mur Afrikatik etorri zen; Txema hemen bizi da; elkar ezagutzen dute, elkarren lagun bihurtzen dira, jolasean ibiltzen dira eta ongi pasatzen dute.

Broder-en ustez, beltzekin kontuz ibili beharra dago. Familiek ez dute begi onez ikusten.

Zein polita den desberdintasuna! Zenbat kolore eta forma! Batzuk garaiak, beste batzuk txikiak; batzuk gizenak, beste batzuk argalak; zuriak eta beltzak…

Zein polita den desberdintasuna! Ala ez?

Matadeiko VII. Antzerki Jardunaldietako bosgarren antzezlan hau maiatzaren 15en izango da, arratsaldeko 18:00etan Matadeixen. Sarrera; 3€ umeena eta 5€ helduena.

Antzezlan honetarako ere bi lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditugu Maxixatzeneko bazkideen artean. Murren bidaia antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi badituzu parte hartu zozketan.