Neohizkera

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko uzt. 26a, 08:01

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Neohizkera'.

Ez dakit noiz izan den, baina atarian garela, gero eta garbiago dirudi. George Orwellek 1984 nobelan azaleratzen dituen gaien artean, neohizkerarena da, niri behintzat, ezinegon handiena eragiten didana.

Abiapuntua aski ezaguna da: Orwellek 1949an sortu etorkizuneko distopia horretan, Alderdiak ezinbestekotzat du hizkuntzaren gaineko erabateko agintea. Hitza kontrolpean, kontrolpean dagoke gizartea. Horretarako, ordea, hizkera berriak hizkera zaharra ordezkatu beharko du. Kalkuluen arabera, 2050 aldera lortuko da erabateko aldaketa. Ordurako, itzulia egongo da hizkera zaharrean idatzitako literatura guztia, eta suntsitua "gogoeta okerrerako" bide izan daitekeen edozein hitz. Batetik besterakoa egoki burutu dadin, Anaia Nagusiak jendea du lanean Egiaren ministerioan. Winston Smith protagonista da horietako bat; gorroto du Alderdia, ametsen eta oroimenen tolesduretan laketzen da oraino. Hiztegiaren hamaikagarren edizioan lanean ari den filologoa da Syme:

"Ez al duk ikusten hizketaberriaren azken xedea dela pentsamenduaren eremua murriztea? Azkenean benetan ezinezko bihurtuko diagu pentsamendu-krimena, ez baituk hitzik izango era horretako pentsamendurik adierazi ahal izateko". Zenbat eta hitz gutxiago, lotuago jendartea, horixe ari zaio azaltzen Syme Smithi. "Inoiz kontzepturen bat behar izanez gero, hitz bakar eta zehatz batez adieraziko duk. Auto-disziplina kontua besterik ez duk, errealitate-kontrola, besterik ez. Baina azken buruan, hori ere ez diagu behar izango. Iraultza burutua izanen duk hizkuntza perfektua izanen denean".

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide