Jokuaren errenta

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Onena izan gabe, Jokua ez da errenta da, seguru asko, Antonio Maria Labaienen antzezlanik sonatuena. Bertan, bi mundu ditugu begiz begi. Gizonak korrika-apustuen bueltan dabiltzan artean daukatena eta ez daukatena jokatzen, emakumeek kontrapisua dakarkiote gizonkeriazko munduari. Jokoaren burugabekeriaz ohartarazi nahi dituzte etxekoak, arriskutik urrundu, nola ez, gainera, bi gazteren ezkontza asmoa dagoela tarteko.

Elefante baten amorez

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Animalia babestuei diegun txerak behartu gaitu gillotina ateratzera historiaren armairutik. Gauza bat garbi baitago, Botswanako elefante eraitsiagatik ez balitz, ez ginatekeela orain errege zaharraren kontra ariko tiroka. Baina egun, hori dute animalia pitxiek, gizakiek berrogei urtean erakustea lortu ez dutena atoan ikusarazten digutela. Eta zer plazer handiagorik ehiztaria ehizatzea baino. Horra hor, metaforak metafora, garai sentikorren abantailak.

Nahi ez badugu ere

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Hilabeetako neke luzearen sari, albait urrunen jotzen dut kanpora burua freskatze aldera. Eguneroko zereginak zokoratu eta bizi-berritu. Nola? Kazetetako gehigarriek erakusten diguten maneran, alegia, merezi duten tokietara jota; usain, hots, irudi ezezagunez beteta ardura astunek burmuinean libre utzitako tokia. Nolabaiteko ordezkapen bat, hala esan baliteke behintzat.

Torturatzaile baten aitortza

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Emakume bat eta gizon bat buruz buru. Kazetaria da aurrena, polizia bestea. Egoerak hartaratuta, torturaz ari dira. Tolesik gabe ageri da legearen zaindaria, ez da lotsarik haren hitzetan, ez damu izpirik. «Emakumeak badaki zer den mina, badaki zer den hankagorri bat izatea, haur bat. Gizonak, berriz, ez du inoiz halakorik izan. Emakumea gauza bada 70 zentimetroko ume bat zesarearik gabe munduratzeko, edozer jasan dezake, ze emakumeak ez du ematen, ez du deus ematen. Ez da hain ahula. Gogorragoa da».

Bidea

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Juan Luis Zabalak salatu du Twitterren, adibidea berri-berria ez den arren, atertzeko amaituko itxurarik ez duelako. Xabier Lizardiren poema bati egindako manipulazioak sutu du, arrazoiz, Zabala. Nabarralderen webgunean aurkitu du ontzurrea. Aitzolen oroimenez gazteleraz eginiko artikulu batean, Lauaxetaren Amaiur gaztelu baltza eta Lizardiren Euskal pizkundea transkribatzen dira, euskaraz biak. Aurrenekoa, bere horretan ematen da. Bigarrenak dakar oparitxoa azken lerroan: «Egizute nerekin / aberri bidea. / Bildu dezagun nun nai / asaben lorea. / Ta gaur danik gorritu / gure sukaldea. / Ni nor naizen? Asmatu. / Nafar pizkundea».

Bertikaltasunak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Errusiara joaniko kolonbiar futbolzale bat izan da aurrena, Guillermo Morales. Berak esaten duena errepikarazten dio japoniar neska bati: «urdanga bat naiz, urdanga hutsa» dio neskak. Ingurukoen algara artean, gaztelera klasearen bigarren ikasgaia dator: «puta bat, hain puta ere». Biktimak eta bere lagunak irribarre egiten diote kolonbiarraren kamerari.

Mendekoste gereziak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ez ohiko sintonian, Etxerat-ek Espainiako gobernuaren espetxe politika salatzeko eskatu bezperan galdegin du Gasteizko Legebiltzarrak amaiera emateko euskal presoen urruntzeari. Txinparta, iragan martxoan Puerto III kartzelan hilda aurkitu zuten Xabier Rey Urmeneta iruindarraren heriotza. EH Bilduk aurkeztu testuari EAJk eta PSEk eginiko zuzenketak erantsita onatu da eskaera azkenik, Elkarrekin Podemosek ere babestuta. PP baino ez da gelditu kanpoan. Ahoan legarrik gabe mintzatu da Carmelo Barrio legebiltzarkidea Reyren heriotzaz: «Bere erabakia izan zen».

Sumendia

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Sumendia da, baina ez da Fuego deitzen. Bitxia da Monique Pinçon-Charlotek eragiten duena: begiak argi, ezpainak naro, aski du hizketan hastea kea ikus dezagun kraterrean, lurra lehertzen, harriak airean eta laba goria mendi hegalean behera.

Diputatu jaunaren burla

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Parlamentuko oilategitik kukuka, Lizardik gaiztoan kontatzeko moduko etxe-barne bizia Madrileko legebiltzarrean: Pablo Iglesias hunkituta, negarrez, Billy el Niño polizia sarituak hainbat atxiloturi eragindakoak irakurri eta gero txaloka eskertu diotenean torturatu horiek berek argitara ateratzea iluna. Politikari bat parlamentuan anpuluka, ez da ohikoa. Bestea bai, Rivera jaun diputatuarena, kamerek erakutsi diguten burla-zeinua, (egik negar emakumeen moduan, egik negar emetxo hori), Iglesiasen malkoek piztuta egin duena.

Zer naiz ezpanaiz...

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Araceliren eta Antonioren etxe aurrean nago, Tomiñon. Bazkalondoa da eta dirdir egiten du Miñok. Harantzago, Vilanova de Cerveirako etxeak. Adiskidetasun zaharrak eta Portugal. Nork bere ahotsez, ez dakit zenbat bider kontatu didaten aurrez orain arrebaren ahotik entzungo dudana: