Umeak armatan

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko api. 19a, 13:08

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: Umeak armatan.

Arma lepoan umeak Jose Joaquin de Herrera herrian, Guerreron, Mexiko lindo y queridon. Zazpi urtetik gorako gizonezko guztiak ilaran, zurezko fusilekin batzuk, belaunaldiz belaunaldi oinordetzan jasotako karabinekin besteak, nagusiei bidea zabaltzen. Chiapasen zapatistek nola, zapia daramate musua estaltzen. Gaur ez da borrokarik, alardea da, baina ez da ez txilibiturik eta ez festarik. Oihu bai, egiten dute: umezurtzen alde, alargunen alde, jatorrizko herrien alde, eta nola ez, Zapata jeneralaren alde. Hala ibili dira herrian gora eta behera. Amaieran, denak bildu eta airera tiro egin dute.

Bi helburu ditu erakustaldiak. Batetik, abisua opiogintzan dabiltzan narkoei: ez zarete gure lurrez jabetuko. Bestetik, Lopez Obradorren gobernuari: abandonatuta gauzkazu; zuk ere, PRIko gobernuek bezala, jan egiten duzu hitza. Ez dirudi hala ez denik. Herrian ez da estatu egiturarik, zer egin behar dugu geure burua defenditzeko. Inork ez baititu, hildakoak izanagatik, narkoen erasoetatik babesten. Denbora da gobernuak ez duela irakaslerik bidaltzen.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide