Asmakizun onena

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko abe. 28a, 08:56

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Asmakizun onena'.

Ez du asmakizun hoberik izan Espainiak. Ez Peralen urpekuntzia, ez De la Ciervaren autogiroa, ez Torres Quevedoren teleferikoa, orduko donostiarrak eta turistak Ulia gainera igo zituen hura, are gutxiago kantxila, futbolina, chupa-chupsa edota Jalon ingeniari militarraren lanbasa, zoru garbiketan "emakumea makurtzetik askatu" zuena. Huskeriak guztiak trantsizioa delakoaren aldean.

Espainiak hala lagunduko diola agindu dio Arancha Gonzalez tolosar ministroak Bielorrusiako oposizioari, "espainiar erako trantsizioa" prestatzen. Marka komertziala da dagoeneko. Ez dakit asmatuko duten, ze osagai dezente behar baita: orain esaten den bezala, "sukaldeko lan" handia, zerbitzu sekretu aipaezinen lan handiagoa, baina batez ere propaganda aparatu gaitza, jardunaren jardunaz jendeari Ilargiko baso ederretan urretxindorrak kantari dabiltzala sinestaraziko diona.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide