Asmatzen

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko uzt. 27a, 09:01
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Asmatzen'.

Euskararen mugak bertaraino heltzen zirenekoa da Santiago Mairuiltzailearen istorioa. 844an gaude, Leza eta Iregua haranen artean, Errioxan. Kontakizunak dio nazkatuta Ramiro I. Asturietakoa Abd ar-Rhaman II.aren txantajearekin, alegia, bakearen truke urtero ehun neskatxa birjina eman behar zizkion eskaerarekin, sarrazenoei aurre egitea erabaki zuela azkenean. Hala elkartu omen ziren Clavijo inguruan bi armadak buruz buru. Akituta, galtzeko denak omen zituzten kristau urrituek guda zelaian. Galtzeko denak... harik eta halako batean soldadu bizkor bat agertu zen arte zaldi zuri sendo baten gainean, eskuan zilarrezko ezpata zekarrela. Haren deiadarrak zerua urratu zuen: «Santiago eta itxi, Espainia!». Jaun Done Jakue zen, Santiago apostolua, Jesus Nazaretekoaren taldean ibilia eta Herodes Agripak martirizatua. Egun hartan, 70.000 mairuri zintzurra egin omen zien berak bakarrik, guda zelaian zeuden borrokalari guztiak baino anitzez gehiagori.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide