Koadro bati begira

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko eka. 22a, 09:13
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Koadro bati begira'.

Eraitsi dute zaldi gainetik, jaitsarazi dute Nafarroako Parlamentuko hormatik errege zaharra. Arrunt mudaturik datoz, baina, garaiak. Ez zaio jeneral jantzitako irudiari surik eman; ez dute buruz behera ezarri, Felipe V.a Herrialde Katalanetan bezala; ez diote lepo eginik erakutsi haren burua populu amorratuari Nabarreriako plazan. Langile batek kendu du Juan Carlos I.aren koadroa prentsa kameren aurrean. Horra nola ohiltzen diren erregeak gaur egun, errepublikarik ez ezartzekotan, noski.

Eta kendu dute ez bereziki deus gaizki egin duelako. Bere begiz ikusi du nola defenditu duten Madrilen erkalzaleen seme-alabek, ikertua izan ez dadin. Izan ere, hori da eta ez besterik gertatu dena. Hedabideek susmagarriro hauspotua, giroan bertan dago halako zera bat haren kontra. Noiztik? Botswanako elefante baldar hark azkartu zuen dena. Corinna, nork ez daki nor den. Etxean ere, arazoak semearekin, arazoak errainarekin. Arabiar printzeen eskupekoak okerreko tokian gordetzea, horra errematea. Eta ba omen doa, nora eta Karibeko errepublika batera, nor eta errege bat. Zinez zirtolaria da halabeharra.

Berrian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide