Apalen iraultza

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko ots. 10a, 09:09
Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Apalen iraultza'.

Hitz hanpatuen bila hasi da kirol prentsa balentriari neurria emateko, «apalen iraultza», «heroikotasun homerikoa», eta zaleak bat etorri dira, hain da ederra txikiak handia eraistea. Halako zera katarkiko bat ematen dio garaipen ezohikoak bizitzari, eta zer arraio, pozerako eskubidea du Dabidek ere.

Apalen iraultzaz barik, apalen borrokaz idaztera heldu zen Italo Calvino Balangeroko amianto harrobietara. 1954an gaude, idazleak ikusgarri egin nahi du greban diren beharginen drama. Langileak hil egiten dira lanean. Erreportajean, itogarria da asbestoaren presentzia. Heriotzaren geografia da amiantoarena. «Mendia hozkadaz hozkada eroaten da fabrikako errotetara, gero hondakinak moltsoka aterata, beste mendi formagabeko bat osatzeko, grisa eta hila». Eta ohiturak sortu dira denborarekin: hildako langileen izena ematen zaie hauei bizitza ostu dieten hobiei.

Calvino baino hamahiru urte lehenago bidali zuten Balangerora Primo Levi, harrobiko hondakinetatik baliokorik lor zezan. Sistema periodikoa metafora literarioan kontatzen ditu ordukoak idazle kimikariak. Giroa ez da Calvinok ezagutuko duenaren bestelakoa. Deskribapenean ez, hizkeran dago bien arteko aldea. Berba loratuagoak darabiltza Levik: Danteren Infernua da zabor-mendia, ziklopeoa langileen jarduna. Kirol kazetaria dirudi gizonak.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide