Stendhal Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko abe. 9a, 09:45

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian idatzitako aste honetako iritzi artikulua da honako hau:

Aurrerazalea zen Stendhal. Maite zuen aurreikustea zer ekarriko zion geroak. Presentean bizi ezin ziren uneak, futuroan kokatzen zituen, eta hala egiten zuen bere buruarekin ere: bera hil eta laurogei urtera imajinatzen zuen izango zutela bere liburuek bizirik izan zen artean ezagutu ez zuten ospea. Kontua da Historia oso dela kapritxosoa eta, inongo errukirik erakutsi gabe ametsekin, idazleak susmatu ere egiten ez dituen gertaerak ezartzen dituela egutegian. Halaxe gertatu zitzaion Jack Londoni ere Altzairuaren orpoa (1908) distopia ezagunean. 1914tik 1918ra bitarteko tarteak langile mugimendu handien garaia izan behar zuen. Justizia sozialaren bidean, oligarkiaren eginbide ankerra zapuzteko ahaleginean arituko zen jende xehea. Historiak beste zerbait zuen gordea, ordea. Kasualitatea, 1914-1918 tartea Gerla Handiarena da. Hamar milioi soldadu hil ziren frontean; zibilak, ia beste horrenbeste. Gerra hondarrean, gripe pandemia batek eman zion errematea Europa zaharrari. Historiak, bistan da, ez ditu idazleen fantasiak irakurtzen.
 
Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide