Aise ukatu nizun eskua

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko aza. 11a, 09:02

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Aise ukatu nizun eskua'.

Opotik egin dit munduak. Aste honetara arte, sinetsita nengoen politikari profesionalak beste ekai batez eginak zirela, gurea ez bezalako materiaz zeudela osatuak. Sinetsita nengoen guk ez dugun dotoretasuna zutela, hotzagoa odola, eta gauza zirela, potolak entzunda ere, eskua beti luze izateko. Konpostura deitzen den hori. Hala egiten zutela aurrera akordioek.

Izan ere, horien ondoan zer gara ba gu zitalak, erretxinak eta purrustazaleak. Zer gara gu baldarrak urteetako adiskidetasunak, jaiotzetiko loturak, su eztian ondutako harremanak kareletik behera botatzeko. Zergatik eta, eman dezagun, greba batean besteak izaniko jarreragatik edota Joyceren dublindarrak bezalaxe, edozein afaritan berotzeagatik, izan gaia alardea, ikastolen publifikatzea edota gaizki hartutako hitz horiengatik. Aste honetara arte, gu ginen bestea etortzen ikusi eta agurra ukatzen genuenok, tabernaz eta konpainiaz aldatzeko gai ginenok, eskua gordetzen genuenok.

BERRIA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide