Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Egungo begiz'.

Gertakari historikoak aztertzean, zioen atzo kazeta honetan Fernando Merino ekonomian doktoreak, zenbait arazorekin egiten omen dugu topo: lehenik, historia ofizialaren eta historia errealaren arteko desberdintasuna; bigarrenik, gertakarien interpretazioa; eta, hirugarrenik, gertakariak bere hartan entitatetzat jotzea, gertatu diren gizartetik bakartuta.

Eta nago hirugarren hori dela, hain zuzen, azkenaldian historiaren gaineko begirada kritiko baten beharrari behin eta birritan eman zaion erantzun bakarra. Urrunera gabe, hala katigatu dira iritziak azken asteotan Juan Sebastian Elkanoren «balentriaren» interpretazioan (betoz, bai, hiztegi etimologikoak gure mundu ikuskera biluztera). Ez omen da zilegi egungo begiz kritikatzea orain dela bostehun urteko gertakaririk; bestela esanda, hoztu gaitezen denok, beren garaiko pertsonak baitziren susmopean ditugun aitzindari haiek.

BERRIA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide