Ea

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko eka. 10a, 07:29
Iñigo Aranbarri idazlea.

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Ea'.

Herri bat bi letratara bildua: gain bitan Natxitua eta Bedarona; zuloan, berriz, itsasoaren bila erreka bazterrean sortua, Ea bera.

Eara bildu zen Gabriel Aresti medikuek gibelekoa diagnostikatu ziotenean 1974an, kostako haizeak mesede egingo ziolakoan. Eta Ean idatzi zituen «Ea-ko koplak», «Enaden Begiak» eta «Josepa Mendizabal Zaldibian». Itzulpenei ere lotu zitzaien: Garcia Lorca, Castelao, Paz-Andrade… Eak ezin izan zuen salbatu, ordea.

Denboragarrenera nahi izan zuen lagun batzuen gogoak Arestik herrian utzitako itzalaren gainean hastea jasotzen haren etxearen zimentuak. Hasieran Landatarren etxearen atzealdean, parrape gozoan. Literatura Eskolaren indarrak bizkortu zituen obrak. Urteekin, hango eta hemengo lagunen lanari esker eraiki zaizkio hormak, leihoak, teilatua Arestiren etxeari, bat nekatzen zenean besteak hartuz haren lekua. Hala jarri zuten Poesia Egunek Ea literaturaren erdigunean.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide