Berezkoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko mai. 27a, 07:54

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Berezkoa'.

Ostera ere munduko tokirik ederrena denen ahotan, kontu zatar hori hizpide. Pilotariena, ea harritu nauen. Ezetz. Harritu ez? Ez, hitza ez dela harritu. Amorrutik du gehiago; aspaldi onarturiko etsipenetik bestela, baina harridurarik ez. Eta hala da, whatsapp talde batean, libre eta gazte botatzeak neska pilotariek sukaldean behar dutela eta ez frontoian ez nau ezustean harrapatu. Halaxe. Ez ninduen ez gertaerak harritu eta are gutxiago barkamen eskeak. Trumoiaren osteko zaparrada bezain aurrez ikustekoa zen desenkusa: «gustu txarreko eta lekuz kanpoko txantxa bat», ez omen zen asmoa inor mintzea. Eta hahor guztiaren azalpena.

Izan ere, asmorik gabe min ematen duenak dena dio. Hasteko, ez bada joan inor mintzera, berezkoa duela horretarako abilidadea. Eta hori da larriena istorio honetan: ez dute sentitu inor mintzen ari direnik inguruan dagoelako antzeko txantxak egin eta lagun arteak txalotzea, emakumeak sukaldean ikusi dituztelako gizonek kirola egiten duten artean. Umeei ikasitako erantzuna dute defentsarako: hamaika aldiz entzun badugu horrelakorik, zergatik dago gaizki justu orain? Eta nahi gabe, oinez erakutsi dien gizartea ari dira salatzen.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide