India urruneko ipuina

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko aza. 26a, 05:00

Jorge Luis Borgesek kontatzen du Ebanjelioa Markosen arabera ipuinean. Baltasar Espinosa medikuntza ikaslea da eta hizlari trebea. Hala heldu da lehengusu batekin Junin urruneko etxalde are urrunago batera, oporretan. Gutretarrak bizi dira bertan, aita, alaba eta semea. Analfabetoak dira hirurak. 

Egun batean, lehengusua kanpoan dela, bota ahalean hasi du. Ibaiak gainez egin du, ez dago etxaldera heltzerik. Denbora pasa, egunetan, etxean aurkitu duen Biblia zahar bateko pasarteak kontatzen dizkie Espinosak Gutretarrei. Galderak atoan datoz. Ea bere borondatez utzi zuen Kristok hil zezaten. Baietz gazteak, denok Infernutik salbatzeko. Baita iltzez josi zutenak ere? Baietz. Iluntze batean, irainka eta ttuka hasi zaizkio. Ezustean harrapatu du oldarraldiak. Herioan ihesi, ganbarara heldu da. Gora begiratu duenean, sabaia kendu dutela konturatu da. Etxekoek gurutze bat dute prestatua habeekin.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide