Amets bat izan dut

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko ira. 17a, 09:07

Emmanuel Macroni entzunda, ez zuela espero eguna inoiz heltzerik aitortu du Josette Audinek, Maurice Audin aljeriar matematika irakaslearen alargunak. 1957ko ekainean atxilotu zuten frantziar paraxutistek Audin, FLNko militanteei laguntza ematen zielakoan. Ez zen haren berririk izan gehiago. Senarrak ihes egin zuela esan zion administrazioak. Hain ihes handia ere.

Orain, 61 urte ondoren, etxean izan du Frantziako presidentea. Barkamena eskatu dio Errepublikaren izenean, eta aitortu atxilotu eta torturatzen ari zirela hil zitzaiela gizona, «gobernuz gobernu, bidea eman zitzaiolako horretarako ahalmena ematen zuen sistemari». Hala biluztu da bisitaria, legeak ematen ziela babesa edozein susmagarri atxilotu eta galdekatzeko. Orobat, Aljereko gerrarekin zerikusia duten artxibo guztiei giltzarrapoa kentzeko eskatu du Macronek, edonork kontsultatzeko moduan egon daitezen.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide