Hitz potoloak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko abe. 27a, 09:41

Kolpeka bizi gara eta hala egin izan dugu politika, jende aurreko agerpenean badarik ere. Behar du gure gogo kolektiboak kolpeko oihu bakar hori, barne-barneraino sarturik bihotz bihurtzen dena; edonon eta edonork lehenbizikoan harrapatuko duen eslogana; izango dena identifikaziorako ikur eta ezaugarri bereizgarri, eta esan gabe doa, arrokaren sendotasuna erakutsiko duena.

Eta hala doa denbora aurrera eta gu haren ipurgainean trokoton-trokoton, banderak saretzen zaizkigun arte eta oihuak higatzen. Eta nahikoa da bizitza bakar bat hitz potoloak zein ustel, maskal eta erkin! zaizkigun konturatzeko, eta ezarian-ezarian ikusteko nola baztertu dugun garai batean sinesmen itsuz ehunduriko hamaika eslogan eder.

Jarraitu loturan BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide