Transmisioa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko abe. 11a, 09:13

Hitzak munduarenak dira, baina mundu bakoitzak ditu bere hitzak.

Hala jakin liteke, zehaztasun intuitibo ikaragarriz, zein hizkerari dagokion entzun berri duguna. Aproba egitea da. Esan errespetu instituzionala, garapen integrala, ordenamendu juridikoa. Orain esan pribilegioa, mansplaininga, ahalduntzea. Hitzak guztionak dira, baina erabilerak definitzen gaitu. Hitzez zedarritzen dugu geure mundua; hitzez eraikitzen ditugu geure asmo, beldur eta filiak.

Halako zerbait gertatzen zaigula, uste dut, transmisio hitzarekin. Transmisioa entzuten badut, noiz eta ez garen teknika hutsez ari, badakit kezkarekin lotu beharrekoa dudala. Eta hala esango zaigu zer garrantzi duten gaur egun balioen transmisioan familiak, hezkuntzak edota hedabideek. Kezkatuta gaude, ez dugu daukaguna galtzerik nahi.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide