Realpolitik

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko mai. 8a, 09:45

Definitu politika, diogu. Eta hasi gara, hasi garenez, malizia izpirik gabe definizio txatalak ontzen. Eta diogu: eguneroko arazoen kudeaketa, hori batez ere; baina utopia iristeko bidea ahazteke.

Ametsa ere bada eta! Eta tartean, edo bidean, erabileraren erabileraz errazegi maizten den hizkera, bere hitz handi, modako eslogan, kontzeptu eta abarrekin. Gehitu fartsa pixka bat. Eta sufrimendu dezente.

Greziako gobernua asteon heldu da, ostera ere, Troikarekin akordiora. Mailegu toxikoaren truke egin beharko duena ez da berria: pentsioak jaitsi (14 garrenez), zergak igo, ondare publikoaren pribatizazioekin segi (alemaniar enpresen eskuetan geratuko dira ikatz meen, gas naturalaren operadora publikoaren, Salonikako portuaren eta 14 aireporturen kudeaketa), murrizketak agindu (momentuz 2020ra arte)... ezer berririk ez.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide