Tipulak eta lanpernak

Erabiltzailearen aurpegia

Lasa eta Zabala urteetako abandonoan egon ziren depositoaren aurrez aurre datza Miguel Hernandez poeta, lagun dituela ogi-tipulazko maiteño biak, Josefina Manresa emaztea eta Manuel Ramon semea. Egunotan bete dira 75 urte Hernandez tuberkulosiak eta kartzelaldiak hil zutela, eta egunotan bete da lorez eta letrez, ostera ere, haien hilobia Alacanteko hilerrian.

Asko ez bezala maite izan du gure belaunaldiak Hernandez. Motiboak, askok ez bezalakoak eman zizkigun gaixotu arte irakurtzen hasi ginen hartan: ahuntzain, autodidakta, borrokalari antifaxista, heriotzara kondenatua, kartzelan hila.

BERRIAn argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide