Errazera

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko uzt. 11a, 08:42

Euskara ez zela Francoren garaian debekupean bizi Gipuzkoan Eugenio Narbaiza azkoitiar kazetariak dio twitterren. Alferrik etorriko dira Torrealdai, Azurmendi eta enparauak ez dakit nongo artxibotan aurkitutako lege, salaketa eta lekukotza txatalekin. Narbaizak bere biografian du frogarik behinena: «Ni neu 1962an jaio nintzen eta sehaskatik hitz egiten dut».

Zuzen dabilela beste kazetari batek esango dio luze gabe, eta ez edonork. Herman Tertsch Del Valle Lersundik ere urrun barik du bermea: «Hori da beste mitoetako bat, Narbaiza. Gure aitona eta haren anaia, biak izan ziren Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais-eko lehendakari. Beti hitz egin eta argitaratu zen euskaraz».

Jarraitu iritzia irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide