Estatua baten ibilerak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko mai. 9a, 20:59

Hemeretzigarren mendetik dago hiriko joan-etorriei beha Antonio Lopez, Comillaseko markesa. Brontzez egina, idulki gainetik ikusi du Bartzelona modernoa hazten, bake santuan. Bake santuan... harik eta 1936an anarkista katalanek estatua urtu eta fronterako balak egitea ebatzi zuten arte.



Iturengo arotz haiek xehatu zituztenek berpiztu zuten gizona. Eta han jarraitu du harrezkero begiak bildu gabe beste urte parrasta batean. Beste urte parrasta batean, harik eta... betikoa. Hasteko, etorbidea kendu diote. Francesc Ferrer Guardia deitzen da orain, Aste Tragikoan Montjuicen fusilatu zuten L'Escola Moderna-ren sortzailearen omenez. Bere plazatxoan da gizona oraindik, baina ez luzarorako, antza. 

Gizakion gainetik egoteko motiboak, idulkian ageri dira: Compañia Transatlantica Española sortu zuen, bere ontzietan eroan zituen Espainia kolonialak soldaduak Afrikara eta Kubara. Munduaren beste muturrean Compañia General de Tabacos de Filipinas fundatu zuen. Bankari moduan, Banco Hispano Coloniala. Sobratutako sosak Norteko ferrokarrilean eta Asturiaseko harrikatz meetan sartu zituen. 

 

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide