Mirariz mirari

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko api. 4a, 12:05

Mundua Zazpi Mirarien bidez ikasten genuen garaikoa naiz. Antzinaro klasikokoak, noski: Artemisaren tenplua Efeson, Babiloniako Lorategiak, Halikarnasoko mausoleoa, Rodaseko kolosoa, Zeusen estatua, Alexandriako Itsasargia eta errazena, zutik den bakarra delako, Gizako Piramide Handia. 

Baina hain zen etereoa amets egiteko ere ezen berritu egin behar izan baitzen, eta hala osatu behar izan zen Zazpi Mirari Berriena: Chichén Itza, Petra, Taj Mahal, Machu Picchu, Txinako Harresia, Erromako Koliseoa eta nola ez, Santo Kristo bat, ez Lezokoa, ezpada Rio de Janeirokoa. Esan gabe doa, turismo enpresen itu-ituan daudenak guztiak.

14 zortzimilakoak 2tan egin daitezkeen garaiotan 7 gutxitxo direla ezinbesteko liburuek gogorarazten digute: Hil aurretik ikusi beharreko 1000 toki. Eta hori ere lor daitekeelako atera zen agian Inoiz bisitatuko ez dituzun 100 tokiak. Zerrendak moldatzearena, berez etorri da, mundu guztia ez baita menturazale, zuri, pasaporte mugasaltodun eta visamardoko. Horrexegatik eskaintzen zaizkigu bestelakoak edonon, egunero:Europako 25 hiririk ederrenakEuskal Herriko 10 txoko ikusgarrienak zein Puzker-butroiak galtzeko 7 destinorik ahaztezinenak. Eta hala gabiltza munduan barrena batbedera bere neurriko zerrenda osatzen, guatik guaira, guaira guatik eta buelta morena.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide