Ez zaitezte etorri, garbi esan dizue Europako Kontseiluko presidenteak, Donald Tusk-ek. Ez jarri arriskuan zuen bizitzak eta ondareak, hemen ez baitago ezer zuentzat. Eta aparte dabilkio gezurra hatsetik. Ahoz gora ez badiogu ere, asko baikara ez zaituztegula Europan nahi pentsatzen dugunok.

Errukia ematen duzuela, ez dugu ukatuko. Umeek batez ere, eta emakumeek, eta emakumeen moduan negar egiten dute gizonek mugetako txarrantxa aurretan, auskalo non, zer da ba laiotza Europa ekialde hori, hotzak gogortuak, euripean gaseatuak, maluta artean malkotuak. Eta Aylanek, batez ere Aylanek erdiratu zigun bihotza. Je suis Aylan.

Hori da hain zuzen ere kontua, pena gauza bat baita (gizakiak gara, zimikoek pizten digute bihotza), baina beste bat sentimenduen arabera moldatzea gure bizimodua. Ez ahaztu, XX. mendeko gerra latzenek txikitu gaituzte, filosofo handien seme-alabak gara. Arazoei beroarena kenduta ikasi dugu bizitzen. Joan ziren garai bateko Nazioarteko Brigaden sukarrak, erori ziren ideologia handiak eta emankoitasunak. Arrazoiak urrea balio duela ikasi dugu, ez dagoela norberarena zaintzea baino gauza ederragorik, eta hondatzaile handia dela odola berotuta dabilenean.

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarriren iritzi artikulua Berria.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide