Merezi

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko ots. 29a, 12:01

Erretiro adina ere helduta, gero eta sarriago erakusten du burua Mikel Lejarza El Lobo-k, «ETAri otsoaren haginkada emateko» zerbitzu sekretu frankistek hazitako espioiak. Habitat egokia behar, agertzen denean beti da eskuin muturreko hedabideetan. Negarra jotzeko baliatzen du agerraldi bakoitza, ez diote nahikoa eskertu egindakoa. Houllebecqen pertsonaietako bat da, dena da gainbehera etengabea, hondoratzeak ez du akaburik: «Zertan okertu gara? Zein da egia? Merezi izan du hainbesteren eta hainbesteren sufrimenduak hona iristeko?».

Horra gizona bere bakardadean adinaren talaiatik begira historiari, kobratu dituenak bazter uzten baditugu, gaztetasuna eta gaztaroa benetan sinesten zuen kausa bati eman ostean. Merezi izan du? Unibertsala den galdera, XX. mendean Alemaniako armaden kontra aritu zirenena, zertarako hainbeste milioi hildako gero bentzutua ikusteko Europan nagusi; Jaraman Madrileko defentsan aritu zirenena, no pasaran!, baina pasatu ziren, eta noraino; belaunaldiz belaunaldi etsaiaren aitzi gora Euskadika joan diren guztiena, zertarako eta honetarako.

Agian galdera bera dago oker, ezen unean uneko hautuak egiten gaitu garena, ez epikan soilik, eta horrek ez du bueltarik, ezin liteke etorkizunetik osatu iragana. Besoak antxumatuta gelditzea ez da baleko aukera mundua bueltaka dabilela. Eta egia, hamaika azpildura zoragarri du historiak. 

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen Berria.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide