Txalo artean

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko urt. 4a, 09:58

Mundu ahantzia etorri zitzaigun bila. Aditzera inork gutxik zuen bazter batera begira jarri ziren kamerak Vienako kontzertuaren ostean. Matxinada Mexiko hegoaldean, zioten lerroburuek. Urte berriarekin, Chiapaseko lau eskualdeburu hartu zituzten indigenek. Hegazkinez eta bonbez eraso egin zien mexikar armadak. Oihanean babestu behar izan zuten hildakoak gogoan zituztela. Hamabi egunera iragarri zuen gobernuak su-etena.

Gertaerek arrasto sakona utziko zuten, eta ez Mexikon soilik. Matxinada hark ezohiko ezaugarri asko zuen. Hasteko, ez zela boterea lortzeko mugimendua. Dena denentzat, guretzat deus ez. Gobernua salatzen zuten, ustelkeria, mendeetako abandonoa. Eskubide indibidualen eta kolektiboen defentsan agertu ziren; demokrazia, askatasuna eta justizia aldarrikatu zuten; mundu berri bat eskatu. Ez gara Chiapas aldatzeko harrotu, zioten, ez Mexiko, ez Amerika. Beste mundu bat nahi dugu, Neoliberalismoaren kontra eta Gizateriaren alde.

Jarraitu Iñigo Aranbarriren Berriako iritzi artikulua irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide