Udal eta foru hauteskundeak 2023

Erabakitzeko ordua iritsi da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EAJ 2023ko mai. 12a, 11:06

Erratzak eta gainerakoak hartuta, bart, hamabietan puntuan, atera ziren EAJko hautagaiak kalera hauteskunde-kartelak zintzilikatzera. Euri zaparrada handiena ere ez da gai taldearen ilusioa zapuzteko; aterkipean eman diogu hasiera kanpainari.

Iritsi da erabakitzeko ordua. EAJren mezua argia da: etxean ez geratu, eman botoa. Herri honen norabidea eta gutako bakoitzaren ongizatea dago jokoan.

Datozen egunetan, ondorengo kokalekuetan aurrez aurre aurkituko gaituzue 18:00etatik 19:30era:

  • Maiatzak 12, ostirala, eliza atarian.
  • Maiatzak 13, larunbata, eliza atarian, (*goizez, 12:00etatik 13:30era).
  • Maiatzak 15, astelehena, Altzibarren.
  • Maiatzak 17, asteazkena, Floreagan.
  • Maiatzak 18, osteguna, Balda plazan.
  • Maiatzak 19, ostirala, eliza atarian.
  • Maiatzak 20, larunbata, eliza atarian, (*goizez, 12:00etatik 13:30era).
  • Maiatzak 22, astelehena, Elkarguneko tunelaren kanpoan, liburutegi ondoan.
  • Maiatzak 23, asteartea, Balda plazan.
  • Maiatzak 25, osteguna, hauteskunde ekitaldia, Balda plazan, 19:00etan.
  • Maiatzak 26, ostirala, eliza atarian.

* Azken orduko aldaketak egon daitezke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide