2023ko maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen inguruko informazio oro jasoko du Maxixatzenek atal berezi honetan.
Azkoitiko EAJk talde "orekatua" osatu du udal hauteskundeetarako

Azkoitia 1

Datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu zuen atzo arratsaldean Azkoitiko EAJk, Elkargunean, eta dozenaka alderdikide eta herritar bildu zituen. Egun Udal Gobernuan dauden zortzi ordezkariak daude datorren agintaldirako zerrendan, eta 2019ko udal hauteskundeetarako aurkeztu ziren kideetatik hamalauk errepikatuko dute; sei dira berriak. "Gobernuan egotearen eskarmentua, informazioa eta ezagutza" azpimarratu zituen Ana Azkoitia alkategaiak.