Ume-eramaile ikastaroa antolatu du Bizilorek

Erabiltzailearen aurpegia

Hilabete honetarako ere antolatu dugu hitzaldia. Haurrak garraiatzeko modu atsegin eta goxoa ezagutzeko aukera izango dugu doan maiatzaren 10ean, 18:00etan, Elkargunean.

 

Honako gai hauek landuko ditugu tailerran: "Haurraren fisiologiaren faseak, bizkar hezurra eta pelbia. Ume-eramaile ezberdinak adinaren arabera. Nola ez eraman haurra. Postura ezberdinak. Nola erabili fular elastikoa erraz. Nola eta noiz erabili motxila ergonomikoa. Bandoleraren erabilpena. Osagarriak. Eramate filosofia. Kanpo-haurdunaldia". 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide