Haurraren garapenari buruzko hitzaldia apirilaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Bizilore 2015ko api. 24a, 16:06
Argazkia: Elhuyar.

Feli Oregi hizlaria gonbidatu du Bizilorek Azkoitiko Elkargunera, "Haurraren garapena pausoz pauso. Berrantolaketa neurofuntzionala" hitzaldia emateko. Datorren asteazkenean izango da 18:00etan, eta sarrera doakoa da.

 

Zer gertatzen da erreflexu primitiboak barneratzen ez direnean? Zein sintoma agertzen dira? Postura txar eta desegokiak, oreka falta, koordinazio pobrea, lateralitatean eta gurutzatutako mugimenduetan arazoak, dislexia, arreta falta eta hiperaktibitatea bezalako gaiak landuko ditu hilaren 29an. 

Feli Oregi hizlariak gaiaren inguruko ezagutza dezente dauka. Besteak beste, honako ikasketa hauek ditu: osteopatian graduondokoa, psikomotrizitateko masterra, entzumen eta hizkuntzan graduondokoa eta logopedian graduondokoa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide