Beittu!

Ramona's First Evil Boyfriend musika taldea 'Biba zuek!' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko urr. 12a, 12:43

2020ko irailean plazaratu zuten zortzi abestiz osatutako lehen proiektua Andrea Pozok eta Jose Mari Unanuek. Disko hartan jasotako Red Scrunchie abestia eskaini zuten atzo ETB1eko Biba zuek! saioan. 

Andrea Pozok (Azkoitia, 1997) eta Jose Mari Unanuek (Hendaia, Lapurdi, 1997) osatzen dute Ramona's First Evil Boyfriend musika taldea, eta atzo ETB1eko Biba zuek! programan izan ziren. Azkoitiko taldearen doinuekin itxi zuten atzoko saioa. Hain zuzen, 2020an grabatu eta plazaratu zuten lehen diskoko Red Scrunchie abestia eskaini zuten zuzenean Pozok eta Unanuek. Hori ez ezik, taldearen izena eta nondik norakoak izan zituzten hizpide. 

Saioa osorik, hemen. Azkoitiko musikarien emanaldia 01:28:00tik minututik aurrera ikus daiteke. 

Irakurri Maxixatzenek Ramona's First Evil Boyfriend musika taldeari egindako elkarrizketa luzea, honako lotura honetan

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide