Beittu!

Bengoetxeak jokatu duen partida guztien artean, Kontzejupekoa berezienetakoa

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko urr. 17a, 09:59

Hogei urteko ibilbidea atzean utzita, erretiroa hartu du Oinatz Bengoetxeak, eta azken partidaren atarian, elkarrizketa egin dio Berria egunkariak leitzarrari. Azkenaldian jokatu duen tokiren bat nabarmenduko al lukeen galdetuta, besteak beste, irailean Kontzejupean jaso zuen omenaldia aipatu du pilotari ohiak.

Oinatz Bengoetxea pilotari ohiak erretiroa hartu du, hogei urteko ibilbidea atzean utzita. Otsailean utzi zion pilota profesionalari, baina joan zen larunbatean agurtu zuen kirol hori, Leitzan (Nafarroa), bere jaioterrian. Erretiroaren harira, Berria egunkariak elkarrizketa egin dio Bengoetxeari, eta han bere agurraren inguruan hitz egin du leitzarrak. Bestalde, azken hilabeteetan han-hemenka jokatu dituen agurreko pilota partiden inguruan ere galdetzen dio kazetariak pilotari ohiari; hain zuzen, ea azkenaldian jokatu duen tokiren bat nabarmenduko al lukeen galdetuta, Bengoetxeak erantzuten du joan zen irailaren 23an Azkoitiko Kontzejupean jokatu zueneko partida izan zela berezienetako bat. Hemen irakur daiteke elkarrizketa, osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide