Beittu!

Landagarre landetxeko baratzean dituzten piperrak erakutsi ditu Antonio Garatek 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko urr. 5a, 09:21

Atzo, asteartea, Joseba Argiñanok zuzentzen duen saioan aurkeztu zituen Garatek bere baratzeko piperrak. Mota bat baino gehiago dituela azaldu zuen landetxeko arduradunak.

Duela hiru aste bezala, atzo ere Sukalerrian saioan agertu zen Azkoitiko Landagarre landetxeko Antonio Garate. Orduan, ortuko letxugei buruz eta landetxeko bestelako kontuz hitz egin zuen azkoitiarrak, baina atzo, asteartea, baratzean dituen piperrei buruz solastu zen Garate.

Hark azaldu zuen baratzean piper berde mota bat baino gehiago dituztela: Gernikakoa, Ibarrakoa eta Kakute izenekoa. Piper mota bakoitza landatzeko eta zaintzeko prozesua zein den azaldu zuen Garatek Sukalerrian saioko kameren aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide