Beittu!

Antonio Garatek Landagarre landetxeko kontuez hitz egin du ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko ira. 14a, 10:28

Antonio Garate azkoitiarrak landetxea du martxan duela urte batzuetatik Landagarre baserrian. Ortua ere badu han Garatek, eta kameren aurrean etxean ekoizten dituen bi letxuga motak zein diren azaldu du.

Azkoitiko Landagarre baserriko Antonio Garate elkarrizketatu dute ETB1eko Sukalerrian saioan. Landetxea du hark bere baserrian, eta haren historia zein den eta landetxeko bestelako kontuez hitz egin du saioan.

2002 eta 2003 urteen artean eraiki zuten landetxe berria, baina 2009. urtean ireki zituen ateak landetxe modura. Garatek aurtengo uda nolakoa izan den azaldu du kameren aurrean, eta nongo bisitariak jasotzen dituzten ere argitu du. Landetxean baratzea ere baduenez, hara gonbidatu ditu ETB1eko kamerak. Bi letxuga mota aurkezteaz gain, baratzeko trikimailuak ere azaldu ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide