Animo mezua Xabi Orozi

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko mai. 16a, 08:54

Xabi Oroz Acunsa Gipuzkoa Basketeko jokalari azkoitiarrak lesio larria egin zuen duela aste batzuk. Eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua eta kanpoko meniskoa hautsi zituen partida bat jokatzen ari zela. Duela egun batzuk egin zioten ebakuntza eta bajan izango da sei edo zortzi hilabetean. Hori dela eta, ostegunean, TD Systems Baskoniaren kontrako partida hasi aurretik, Aupa Xabi zioen pankarta atera zuten bere taldekideek, kapitainari animoak helarazteko asmoarekin. Orozen taldeak 63-81 galdu zuen partida, eta mailaz jaitsiko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide