Kasu positiboen herriz herriko datuen mapa argitaratu dute 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2020ko urr. 28a, 13:02
Azkoitiko kasu positiboen datuak, 'Berria' egunkarian. (Berria)

Hego Euskal Herriko udalerrietan eta osasun eremuetan 100.000 biztanleko intzidentzia tasa zenbatekoa den ikus daiteke mapan, baita martxoaren 1etik hona herri bakoitzean izandako positibo kopurua ere. Azkoitian 434 kasu izan dira osasun krisia hasi zenetik.

Berria egunkarian Hego Euskal Herriko mapa interaktibo bat argitaratu dute, eta bertan kasu positiboen inguruko udalerrietako nahiz osasun eremuetako informazio zehatza irakur daiteke. Mapa horren arabera, 1.159,4 da Azkoitiko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa —urriaren 26an eguneratu zuten mapa azkenekoz—, eta azken hamalau egunetan, guztira, 139 kasu berri atzeman dituzte. Horrez gain, martxoaren 1etik aurrera herrian izan diren kasu guztien zenbatekoa ere agertzen da; 434 positibo izan dira osasun krisia hasi zenetik hona herrian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide