4.000 mila euroko fidantza ordaindu dute tabernariek zapatuko kontzertua antolatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Um Blem Ble tabernarien elkartea 2018ko urt. 24a, 10:26

Etsaiakeroak eta Yakovlev 42 taldeen kontzertuak izango dira zapatuan herriko plazan, Um Blem Ble tabernarien elkarteak antolatuta. Horretarako, udaletxean 4.000 euroko banku txekea utzi genuen tabernariok atzo, asteartea. Hori egin ezean, zapatuan kontzerturik ez zela izango esan zigutelako alkatetzatik. Beraz, fidantza ordainduta lortu dugu Azkoitiko tabernariok zapatuko kontzertua antolatzea.

 

Horrez gain, 2018an, Udalak lau kontzertu antolatzeko baimena eman digu tabernarioi herriko plazan eta Elkargunean, berriz, hiru. Eta gaueko kontzertu bakoitzaren aurretik 4.000 euroko txekea udaletxean uztera behartuta gaude aurrerantzean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide