Haimar Marcos, Anaitasunaren hirugarren fitxaketa

Josu Juaristi eta Haimar Marcos, Txerloian. (Anaitasuna)

Alegiarra da Marcos, 21 urte ditu, eta aurrelari postuan edo hegalean joka dezake. Aurreko denboraldia Eibar taldean egin du, Eibar Urko taldean.

Anaitasuna futbol taldeak datorren denboraldirako taldea osatzen jarraitzen du. Iker Muruaren eta Gorka Cresporen fitxaketak iragarri zituen klubak duela aste batzuk, eta Haimar Marcosena oraintsu; hain zuzen ere, hirugarren fitxaketa da Anaitasunak gizonen talderako egin berri duena.

Alegiarra da Marcos, 21 urte ditu, eta aurrelari bezala edo hegalean jokatu izan du. 2022-23 denboraldian Eibar taldearen harrobian jokatu du hark, zehazki Gipuzkoako Ohorezko Mailan dagoen Eibar Urko taldean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide