Iker Murua, Anaitasunaren denboraldi berriko lehen fitxaketa

Muruak Ibiza Islas Pitusas taldean egin du azken denboraldia, eta etxera itzuliko da 2023-2024 denboraldian. Erdiko atzelari azkoitiarra da Añibarroren lehen fitxaketa.

Iker Murua futbol jokalari azkoitiarra etxera itzuliko da hurrengo denboraldian, hainbat urte maila altuan egin ostean. Muruak Ibiza Islas Pitusas taldean egin du azken denboraldia, baina ekainean jakinarazi zuen Ibiza Islas Pitiusas futbol taldea utzi zuela.

Muruak iazko udan hartu zuen Eivissako (Herrialde Katalanak) taldera joateko erabakia. Espainiako Bigarren RFEF mailan jokatu du Muruak aurten, eta Espainiako Errege Kopan ere parte hartu du, tartean Lehen Mailako Betis taldearen aurka jokatuz.

Erdiko atzelari azkoitiarra Getxoko (Bizkaia) Arenas futbol taldean aritu zen hara joan aurretik, baita Azkoitiko Anaitasunan, Lagun Onaken, Sestao Riverren eta Gernikan ere. Etxera itzuliko da orain.