Gorka Crespo, Anaitasunaren bigarren fitxaketa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko uzt. 31a, 08:00
Josu Juaristi eta Gorka Crespo Txerloian. (Anaitasuna)

Tolosarra da Crespo, 19 urte ditu, bi hegaletan jokatu izan du, eta 2022-23 denboraldian Antiguokon jokatu du, Ohorezko Jubenilen Mailan.

Anaitasuna futbol taldea hasi da datorren denboraldirako taldea osatzen. Iker Muruaren fitxaketa iragarri zuen klubak duela aste batzuk, eta Gorka Cresporena oraintsu; hain zuzen ere, bigarren fitxaketa da Anaitasunak gizonen talderako egin berri duena.

Tolosarra da Crespo, 19 urte ditu, bi hegaletan jokatu izan du, eta 2022-23 denboraldian Antiguokon jokatu du, Ohorezko Jubenilen Mailan. Gaurtik Txema Añibarro entrenatzailearen aginduetara ariko da Crespo.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide