Alai Batzaren Kantaldi Jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2017ko api. 4a, 12:03

Apirilaren 1ean Alai Batzaren Kantaldi Jaialdia ospatu zen. Baztartxo antzokia guztiz beteta zegoen. 130 neska-mutil inguru aritu ziren kantuan eta dantzan, beraien etxeko eta lagunen gozamenerako. Orotara, hamar kanta eta zazpi dantza edo koreografiaz gozatzeko aukera eman ziguten. Horretarako prestaketa lan handia hartu zuten; entsegu ugari, ahalegin latza...

 

Musikari talde bikaina aritu zen zuzenean, eta Alai Batzako begirale eta aurkezleen maisutasuna azaldutu ziguten.

Lehiaketako sariak ikusleen boto elektronikoen arabera erabaki ziren, eta honako hauek izan ziren: 

Kantuan:

 “Titanium” (Lara eta Mirari, DBH1)

“Wannabe” (Sara eta Libe, DBH1)

“You are the one that I want” (Maria, Naroa eta Andrea, DBH2).

 

Dantzen artean:

“Trumpet” (DBH2ko neskak)

“Gyal you a party animal” (DBH1eko neskak)

“Cheap treals” (LH4ko neskak).

Partaide guztiek jaso zuten gozoki kaxa txiki bat. Horrelako kaxak saldu egingo dira hemendik aurrera, Sirian Salestarrek dituzten gazteen aldeko proiektuei laguntzeko.

Alai Batzaren kantaldi Jaialdia, iruditan

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide