HERRIKOLOREAK eguneko egitaraua prest

Erabiltzailearen aurpegia Herrikoloreak 2018ko ira. 6a, 08:04

Hamar egun besterik ez dira falta Herrikoloreak egunerako eta egitaraua dagoeneko prest daukagu. Guztira, kirol eta kultur arloko 70 eragiletik gorak hartuko dute parte egun osoan zehar, goizeko 10:00tan hasi eta gaueko 02:00ak arte. Azkoitiko lorategia hamazazpi gunetan banatu dugu, eta horietako hiru musika guneak izango dira: Plaza Nagusia, Balda Plaza eta Etxe Beltz. Horietan 24 kontzertu egongo dira guztira.

 

Ekintza bakoitzak iraupen laburra izango du, egun honen helburua, herrian ditugun kirol eta kultur aukera ezberdinak ezagutu, probatu eta gozatzeko baita. Eta ez ahaztu irailaren 15ean kalera Herrikoloreaken kamiseta eta poltsarekin irtetea, guztion artean lorategi koloretsu honen lehenengo loraldia ospatzeko!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide