Argazki tourra Herrikoloreak egunean Ainara Garcia argazkilariaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia

Argazki tourra Herrikoloreak egunean Ainara Garcia argazkilariaren eskutik

Ainara Garcia, argazkilari gazte ekintzailea. Argazkiak ditu pasio, argazkiak egitea eta egite horren atzean ezkutatzen den unibertso osoa. Ikastaroak, Youtubeko bideo tutorialak, argazki tourrak… 2007an hasita, atsedenik gabe ari da gehien gustatzen zaion horretan, eta horrela jarraitu nahi du, paisaietan aurkitzen duen lasaitasuna eta inspirazioa argazkien bidez transmititzen eta hasiberriei estilo propioa eta motibazioa aurkitzen laguntzen. Animatu irailaren 15eko argazki tourrera, herriko loreak argazkietan gordetzen lagunduko digu, memoriatik ezaba ez daitezen!

Deus Ez taldeak ere kontzertua eskeiniko du Herrikoloreak egunean

Erabiltzailearen aurpegia Eibar eta Azkoitia artean osatutako power trioa da Deus Ez taldea. 2016an sortu, eta 2017an grabatu zuten lehenengo diskoa, autoekoitzita: “Deus ez”. Rock, punk edota metal estiloko musika egiten dute. Aurten, Katapulta Tour 2018an, Amurriock musika lehiaketan... ari dira kontzertuak ematen. Beraz, ez dago aitzakiarik, bada aukerarik beraien melodia zaindu eta indartsuez gozatzeko, baita zuzenekoetan transmititzen duten indarraz ere. Hiru musikari eskarmentudun, irailaren 15ean ere beren lana erakusteko prest!

Floreaga Bolo Elkarteak “Hiru txirlo” erakustaldia egingo du Herrikoloreak egunean

Erabiltzailearen aurpegia

Floreaga Bolo Elkarteak “Hiru txirlo” erakustaldia egingo du Herrikoloreak egunean

Hiru txirlo bolo modalitatea ezagutzen? Azkoitiko bolo taldeak 23 urte daramatza lanean herri-kirol hori ezagutzera emateko helburuarekin. Floreaga auzoaren izena eta hiru txirlo bolo txapelketak, biak elkarri lotuta, lau haizetara zabaldu nahi dituzte Gipuzkoa eta Euskadi mailan. 14 lagun txapelketaz txapelketa, herri kirol zahar hau mantentzeko eta bertara jende berria biltzeko ahaleginean. Zer den ikusi nahi? Irailaren 15ean, Herrikoloreak Azkoitiko I. Kultur Egunean.

Dientes de Luna musika taldeak kontzertua emango du Herrikoloreak egunean

Erabiltzailearen aurpegia   Festak

Dientes de Luna musika talde gernikarra 'Utopista' aproposenaren bila dabil kontzertuz kontzertu, Euskal Herriko hainbat herritan bere diska berria aurkezten. Irailaren 15ean, HERRIKOLOREAK egunean, Azkoitia izango dute bilaketa horren geltoki. Gure herriko lorategian rock doinuak zabalduz aurkituko ote dute bila dabiltzan hori? Balda Plazan eskainiko duten kontzertuan frogatu ahal izango duzu.

Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia

Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkartea

Zer litzateke Azkoitia pilotarik gabe? 2018an, gogor ekin dio Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteak haur eta gazteen artean, pilotarako zaletasuna sustatzeari. Pilotari talde handi baten gogo eta jarduna dago atzean; lore berriak hazten ikusi nahi dituzte herriak betikoa duen kirol honetan. Kirol ederra bezain zaila dela diote; horregatik, gertutasunez eta goxotasunez hartzen dituzte umeak pilotak etenik izan ez dezan. Herrikoloreak egunean, txikienak Kontzejupean: pilota azkoitiar eran!

Mangaixue Bike BTT Herrikokireak egunean

Erabiltzailearen aurpegia

Mangaixue Bike BTT Herrikokireak egunean

Mendia, bizikleta, gurpil markak, lokatza, zipriztinak, derrapatzeak, basoak, bidezidorrak: Mangaixue Bike BTT. Aurten, irailaren 15ean, hirugarren edizioa izango du herritar batzuek Azkoitiko mendietan zehar antolatzen duten mendi bizikleta martxak. Herrikoloreak egunarekin bat eginda, giro eta berotasun berezi batez hartuko ditu herriak bizikleta zale guztiak. 250 txirrindulari baino gehiago, bi distantzia, bide berriak, adrenalina… Izen emateko aukera, datorren astetik aurrera Kirolprobak webgunean eta irailean Uhaitz kafetegian. Aurten nondik ote? Hasi entrenatzen!

Bidegurutzean

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Bidegurutzean

Bidegurutzean, ideia berrien eta kultur adierazpide ezberdinen pasabidean, hortxe topatu dute elkar herritar batzuek, eta hortxe bilakatu dira bidelagun. Bidelagunen elkarrizketa eta truke aberatsetik atera da kultura bultzatzea helburu duen ekimena herrian: «Azkoitian badira kulturan lanean diharduten lagun ugari», «Zergatik ez antolatu herrian horien guztien lana erakusten duen zerbait?», «Egia, zergatik ez?». Barreiatu da lore-hautsa.

Herrikoloreak kamisetak eta poltsak salgai!

Erabiltzailearen aurpegia   Festak

Herrikoloreak kamisetak eta poltsak salgai!

Kamisetak eta poltsak salgai jarri ditugu herriko hainbat taberna eta dendatan.

HERRIKOLOREAK abestia entzungai!

Erabiltzailearen aurpegia HERRIKOLOREAK abestia Spotify, Soundcloud eta Youtuben entzun dezakezu dagoeneko. Igo bolumena eta gozatu!

HERRIKOLOREAKen irudiaren aurkezpena eta talde argazkia

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

HERRIKOLOREAKen irudiaren aurkezpena eta talde argazkia

Ostiral honetan, maiatzaren 4an, HERRIKOLOREAKen irudi ofiziala aurkeztuko dugu arratsaldeko 19:00etan Azkoitiko Plaza Nagusian. Bertara gonbidatuta zaudete ekimen honetan parte hartuko duzuen talde eta banako guztiak talde argazki bat egiteko.